ELKARTEA

1990ean jaio zen Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkartea Foru Erkidegoan lan egiten duten kultur kudeaketako profesionalen bilgune izateko asmoz.
Elkarturiko pertsona gehienak tokiko arloan lan egiten badute ere, administrazio publikoko beste edozein arlotako edota sektore pribatuko profesionalak ere izan daitezke elkarteko partaideak.

Egun 40 pertsona baino gehiago daude Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkartean sarturik.