| Helburuak |
|
There are no translations available. Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkartearen helburuak ondoko hauek dira: 1. Kultur Kudeaketako profesionalaren eginkizunak, eskubideak eta betebehearrak zedarritu eta egoera profesionalak argitu. 2. Administrazio eta gainerako erakundeen aitzinean elkartekideen interes profesionalak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak ordezkatu, babestu eta sustatu. 3. Herritar guztiek duten kulturarako sarbide eskubideen garrantzia azpimarratu gizartearen aitzinean eta baita hori bermatzen duten kultur politika baten beharra ere. Gisa berean, berariaz prestatuak dauden profesionalen premia Konstituzioko agindu honen exekuzio egokia ziurtatzeko. 4. Kultur Kudeaketaren errekonozimendua sustatu, jarduera profesional espezializatu gisa.
6. Elkartekideen hobekuntza profesionala sustatu etengabeko prestakuntza, jardunbide egokiarekiko identifikazioa, sarean lan egin, elkartrukeen sustapena. Etorkizuneko profesionalen prestakuntzarako irizpideak ezarri.
8. Estatutu hauetan ez zehaztutako bestelakoak, Elkartearen xedeak lortzen erraztuz gero. |

