| Historia |
|
Legez 1990eko martxoan eratu zen.
Zuzendaritza Batzordea izendatu ondotik, Elkarteak ondoko helburu hauek ezarri zituen urterako: elkartekideentzako dokumentazio funtsa sortzea, Nafarroako udalen kultur errealitatearen inguruko txostena egitea eta publikoki elkartea aditzera eman eta Nafarroako udalengana jotzea aholkularitza eskaintzera teknikari berriak kontratatzerakoan. Elkarteak batzorde hauek ezarri zituen: auzitegiak, prestakuntza eta kanpoko harremanak.
1994 • Maiatzeko Batzarrean lehenengo Lan Batzordeak osatu ziren: Prestakuntza, Kanpoko Harremanak, Auzitegiak eta Udal gaiak. • Europako Batzordearen azterketan parte hartu (La politique culturelle de la Navarre. Proyect 10. Cultura et régions, 1993). • Interacció 94an parte hartu (Carmen Izal). 1995 • Interacció 95ean parte hartu (Juana Marko). 1996 • Interacció 96an parte hartu. • Prestakuntza jardunaldiaren antolakuntza: “Kultur Kudeaketaren joera berriak marketinetik”, Barañainen Toni Puig jaunak emana. 1997 • Madrilgo Kultur Kudeatzaileen I. Topaketan parte hartu. • “Kontzertu didaktikoak: antolakuntza irizpideak” ikastaroaren antolakuntza; Arnedillo, Fernando Palaciosek emana (urriaren 14, 15, eta 16an). • Loyolako Kongresuan parte hartu. 2001 • FNMC aldizkari monografikoan parte hartu: “Udalen papera udalerrien kulturan”. • Nafarroako Gobernuaren jardunaldietan parte hartu.
2003 • Batzordeen antolakuntza berria Elkartearen Zuzendaritza Batzordean: Udal koordinazioa, Kanpoko Harremanak, Azpiegiturak, Auzitegiak, Prestakuntza eta Teknologia Berriak.
2005 • Bilerak kultura zuzendariarekin diru laguntzen deialdiak aldatzeko. • Valentziako Kultur Kudeaketako Nazioarteko Kongresuan parte hartu (maiatza). Iñaki Gordejuela. • “Sormena: nola izan ideia berriak” prestakuntza ikastaroa. 2006 • Nafarroako Gobernuarekin izenpetutako Lehen Hitzarmena elkartearen jardunaldiak egiteko. • Nafarroako Kultur Kudeaketako I. Kongresua. • WEBa. 2007 • Espainiako Kultur Kudeaketako Elkarteen Federazioarekin bilera (Madril, urtarrila). Betisa Anda. • Bilera Kultura eta Turismo Departamentuaren Kultur Ekintza Zerbitzuarekin Kultur Kudeaketako I. Kongresuaren konklusioak azaltzeko. • Bilera Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin Kultur Kudeaketako I. Kongresuaren konklusioak azaltzeko. • Bilera Nafarroako Parlamentuko Kultur Batzordearekin Kultur Kudeaketako I. Kongresuren konklusioak azaltzeko. • Izen eta logo aldaketa. • Estatutu aldaketa. 2008 • Antzoki Sarearen inguruan sortutako Lan Mahaian parte hartu. • Nafarroako Gobernuarekin Hitzarmena izenpetu (deialdia: erakunde kultural eta artistikoak). • Kultur Kudeaketako profesionalen profil profesionala eta hauen prestakuntza premien txostenaren jarraipena eta bukaera (Deustuko Unibertsitatea). • Profil Profesionalaren Txostenaren konklusioen aurkezpena Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuari Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziori eta NUPri (Nafarroako Unibertsitate Publikoa). • “Cultura, ¿un artículo de lujo?” artikulua egin. Diario de Noticiasen argitaratua (azaroaren 4a) eta Diario de Navarran (azaroaren 1a). Azken honetan ondoko izenbururekin:: "Los gestores culturales piden que se reconsideren los recortes presupuestarios". • Bilerak Espainiako Kultur Kudeaketako Elkarteen Federazioarekin. Toledoko Kongresuan parte hartu.
2009 • Bilera Nafarroako Parlamentuko Kultur Batzordearekin Elkartearen eskariak eta premiak aditzera emateko. • Bilerak Kultura eta Turismo kontseilariarekin elkartearen jarduera ildoak aditzera emateko. • Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzarekin, Udalen Kultur kudeatzaileen prestakuntza ikastaroaren sustapena eta antolakuntza. • NUParen laguntzarekin, Kultur Kudeaketa Tokiko Eremuan Espezializazio Ikastaroa abian jarri (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), 2010-2011 ikasturterako. 2010 • Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzarekin, Udalen Kultur kudeatzaileen prestakuntza ikastaroaren sustapena eta antolakuntza. • Nafarroako Gobernuko aurrekontuen sail nominaletan Elkartearena sartu. Saila: “Kultur kudeatzaileentzako prestakuntza”. Helburua 2010eko jarduerak antolatzeko finantzabidea izatea. • Nafarroako Parlamentuaren aitzinean Elkartearen presentzia Nafarroako Antzoki Sarearen balorazioa emateko (otsailaren 4a). • NUParen laguntzarekin eta Nafarroako Gobernuaren finantzazioarekin, Kultur Kudeaketa Tokiko Eremuan Espezializazio Ikastaroaren hasiera (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), 2010eko azaroa- 2011ko ekaina. • Iruñeko Udalak antolatutako mahai-inguruetan parte hartu, Pamplona 2016 proiektua osatzeko Kulturaren Europako hiriburua izateko. • Ondare kudeaketa eta Kudeaketa Turistiko-kulturalaren Ikastaro Laguntzailean parte hartu txostengile gisa. SNEk sustatua Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren laguntzarekin eta Congresos Navarrak kudeatua (2010eko azaroa). • Espainiako Kultur Kudeaketako Elkarteen Federazioaren batzordean parte hartu. Kultura Konferentzia eta Kulturaren aldeko Itunareni zenpea (2010eko abendua). 2011 • Kulturaren Zuzendaritza Nagusiarekin urteko hitzarmena sinatu, 2011ko jarduerak antolatzeko. • Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzarekin, Udalen Kultur kudeatzaileen prestakuntza ikastaroaren sustapena eta antolakuntza. • Kultur Kudeaketa Tokiko Eremuan Espezializazio Ikastaroaren jarraipena. • Espainiako Kultur Kudeaketako Elkarteen Federazioaren batzordean parte hartu.. • Nafarroako Kultur Kudeaketako II. Kongresuaren prestaketa. • Bilera Kultura Departamentuko kide berriekin Elkartearen jarduera ildoak aditzera emateko.. • Iruñeko Udalak antolatutako mahai-inguruetan parte hartu, Pamplona 2016 proiektua osatzeko Kulturaren Europako hiriburua izateko.. • Nafarroako Kultur Kudeaketako II. Kongresua abian jartzea (2011ko azaroaren 22 eta 23an). Presidenteak:
José Vicente Urabayen (2011ko iraila-orain)
|

